Errealitate islaezina

Plataformek manipulatzen gaituzte, edo automanipulatu egiten gara?


Sare sozialei buruz asko idatzi da urteetan zehar, eta argi dago erabiltzaileen portaera
aldatu egin dela, pertsonen arteko harremanei eragitera eta lan-eremuan eragitera arte.
Sare sozialen eta bere efektuen gaia beti egon da tapetearen gainean, baina azken
asteetan modan jarri da Netflixen egindako dokumental baten ondorioz ( The Social Dilemma ).
Sareak benetan errudunak dira, edo, aitzitik, erabiltzaileak gara arazoa?


10 urte inguru daramatzagu sare sozialen fenomenoari aurre egiten, eta, egia esan,
pertsona batzuentzat plataforma horiek erakargarriak dira, neurri batean, haien
erabilerarekiko mendekotasuna sortu arte.
Alde batetik, esan beharra dago errealitate bat dela, sare sozialak ez joateko heldu dira,
baina, ez dut uste haien esistentzia txarra deniki, guztiok ematen diogun erabilera baizik.
Gure esku dago haietan dagoen guztia benetan sinistea edo ez, guk sortzen dugu
algoritmoa, ikusten ditugun gauzekin, “gustoko dut” ematen ditugun gauzekin…
Beste alde batetik, kontuan izan behar dugu, halaber, sare sozialek gaur egun eragiten
duten mendekotasuna, batez ere gazteentzat, ondorio nahiko larriak baitituzte, hala nola
depresioa, antsietatea eta TCA-k ( Tastorno de la Conducta Alimentaria ) .


Dokumentalak (The Social Dilemma) egoera bat erakusten du, kasu honetan ez bada ere, sare sozialen mende
dauden gazte eta heldu guztien benetako egoera izan daitekeena, oso jende gutxi egon
daiteke X denboran telefonorik gabe edo inongo sare sozialetara konektatu gabe,
adiktiboak dira, algoritmoek mendekotasuna eragiten dute, baina algoritmoek ez dute
inoiz okerrera egingo, beti hobetuko dute, eta hori da adituek duten beldurra.


Aurreko guztia laburbilduz, egia da sare sozialak arriskutsuak izan daitezkeela, baina nik
esango nuke ematen diegun erabileraren eta ikusten ditugun edukien araberakoak
direla, eta horretaz gain, jende askok gauza positibo asko sustatzen ditu sareetan:
bodypositive-ak, psikologoak, TCA jasan duten eta beste batzuei lagundu nahi dieten
pertsonak, feminismoari eta elikadura onari buruzko ikastaroak ematen dituen jendea,
baita yoga eta gym eskolak ematen dituena ere, jarraitzaileen osasun eta ongizaterako…
Azken batean, sareak txarrak dira, guk hala nahi badugu eta hala direla uste badugu.

Hemen uzten dizuet nira marketina eta berdintasuna artikuluaren esteka!

Valeria Marcos.