100.000 nerabe espainiarrek mendekotasuna dute gaur egun sare sozialetan, beren
erruagatik edo gizartearengatik?
Gaur egun, sare sozialek eragin handia dute gizartean, alde handiarekin.
Honen adibide on bat «Black Mirror» serieko » Caida en picado » kapitulua da, jarraian
komentatuko duguna.
Ikus dezakegu nola teknologia berriek tradizionaltasuna suntsitzen dute, eta gizartearen
funtzionamenduan jartzen dira, gure ustez ezinbestekoak diren balioak eta elementuak
ordezkatuz.
Kapitulu honetan ikusten dugu protagonista, Lacie, bere inguruko jendeak ematen dizkion
balorazioen oso mendekoa dela, hasieran uler daiteke, pelikularen gizarte osoak gauza bera
egiten baitu, jendearekin atsegina izan puntuazio handiagoa lortzeko; baina arazoa, hau
Lacierentzat obsesio bihurtzen denean dator, bere ametsetako etxea erosi ahal izateko puntuazio
oso ona lortzea bilatzen baitu edozein bidetatik, baina bere plana martxan jartzen duen unetik,
dena ziztu bizian erortzen da.
DAK-ek, Hanburgoko Klinika Unibertsitarioarekin batera, azterketa mediko bat egin zuen eta
bertan 1001 gaztek hartu zuten parte, Andreas Storm, DAKeko presidenteak azaldu zuenez,
«Emaitzak kezkagarriak dira». Nerabeen % 2,6k sare sozialekiko mendekotasuna du.
Jakina, horrek ondorioak ditu, bai eta eskola-denbora eta -errendimendua galtzea, lo-falta eta
arazo psikikoak…
Kapitulu honek, zeharka edo zuzenean, gazte hauetako asko sare sozialekin murgildurik dauden
errealitate posiblea erakusten digu, likeekin obsesionatzea, mundu guztiak zure argazkia ikustea,
horietan iruzkinak egitea…
Oso ohiko errealitatea bihurtzen ari da, batere normala ez dena, eta aldatu egin behar da,
irakatsi behar zaie like baten atzeean ere bizitza dagoela, bere bizitza ez dela definitzen dituen
edo izateari uzten dion jarraitzaileengatik, bizitzan kezka handiagoak daudela, nahiz eta haien
antza ez izan.
Laburbilduz, gizarteak aldaketa bat behar du, eta dagoeneko behar du, utzi familietan sare
sozialen erabilera sustatzeari, utzi adiktoak sortzeari.