WhatsApp aukera emango du appetik zuzenean erosteko: enpresek
katalogoa erakutsi eta txatetik bertatik saldu ahal izango dute.
WhatsApp mezularitzako app bat da, pixkanaka bere funtzioak mezuetatik
haratago hedatzen ari dena. Azken urteotan, Facebookek enpresa bezeroekin
konektatzeko eta, batez ere, monetarizatzeko moduak bilatu ditu. Alderdi
horretan, azken urratsa app beraren barruan dendak eta zuzeneko erosketak
ezartzea da.
Gaur egun interes handia duen gaia da, baina, onartuko dute erabiltzaileek?
Hasteko, ideia ona dela uste dut, baina ez da batere beharrezkoa, argi dago
jenea produktuak saldu nahi dituela, baina zure lagun batekin hitz egiten
bazaude, ez litzaizuke gustatuko bat batean pantaila erdian iragarki bat ateratzea
“x” prouktua iragartzen.
Esan beharra dago ideia ez dela txarra, baina saltzailearekin zuzenean hitz
egiteko eta produktuak berehala erosteko badaude dagoeneko wallapop bezalako
beste plataformak. Hurrengo bideoa erosketak nola egiten diren adierazten du:
https://youtu.be/DOKp7FmNJVE
Bigarrenik, negozio ona litzateke enpresentzat, whatsapp-ek milioika erabiltzaile
aktibo baititu egunean zehar, eta alde horretatik begiratuta, whatsapp-ek online
denda bat eskaintzea saltzaileentzat abantaila izango litzateke. Izan ere, web
orrien online salmenten zati bat whatsapp aplikaziotik diru-sarrera gehigarri bat
izango lukete.
Lehenengo puntua
rekin jarraituz, gaiari buruz jakin duten jendeak iritzia eman
du, eta azaldu dute txateatzeko whatsappa nahi dutela, ez erosketak egiteko eta
publizitate-leihoak ixten denbora galtzeko, baina ondo bereizitako atal bat jartzea
lortuko balute, txat pertsonalekin ez nahastea, online eskaeretarako, puntakada
bat izango litzatekeela.
Baina gaur egun ezer ez dabil publizitaterik gabe, batez ere horrelako
aplikazioetan.
Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke:
Ondo egongo lirateke, baian ondo egongo balitz, publizitaterik gabe eta app
honen egitura eta helburu nagusia mantenduz, txateatzea besterik ez.
Enpresarientzat aparteko diru-sarrera izango balitz ere, erabiltzaileentzat nahiko
deserosoa izango litzateke.
Jendeak ez du dendarik nahi bere whatsappean, jendeak bere betiko erabilera
nahi du.