Gaur egun oso famatua den marketin mota bat modan jarri da, “Marketin birala” deitzen zaiona, baina, zer da marketin birala?
Funtsean, marketin birala honela defini liteke: Interneten baliabideak erabiltzen dituzten
tekniken multzoa, horrela produktu/zerbitzuen salmenta edo marka baten posizionamendua
handitzeko, mezua modu edo biralean interesdunen artean zabaltzeari esker.
Kanpaina asko
biralak egiten ari dira marketin mota horri esker, baina desabantailak baino abantaila gehiago
ditu?
Marketin birala asko erabiltzen dute konpainiek une honetan; izan ere, marketin mota horrek
abantaila ugari eskaintzen dizkie hauei.
Abantaila nagusietako batzuk hauek dira:
- Irismen handia: eduki biral bat, Interneti esker, handi batera irits daiteke, inbertsio
ekonomiko handirik egin behar izan gabe. Horregatik, enpresa txiki batek edo pertsona
bakar batek erabil dezakeen estrategia mota bat da. - Kostu txikia: hori da marketin biralaren abantaila nagusietako bat, lanaren zati handi bat
erabiltzaileak egiten duelako. Hala, hedapen-kostuak nabarmen murrizten dira, ez baitiraa
beharrezkoa iragarkiak erostea. - Errentagarritasun handiagoa: mezu bat biral bihurtzea lortzen denean, marketineko
inbertsioaren errentagarritasuna oso handia da.
Marketin biralak lehen aipatu ditugun abantaila guztiak izan ohi dituen arren, egia da zenbait
desabantaila izan ditzakeela, hala nola: - Baliteke pertsona guztien gustukoa ez izatea: kanpaina biralaren bidez zabaltzen den mezua
entretenigarria iruditzen zaiena baino pertsona gehiago iraintzen baditu, zure
marketin-estrategiak erabateko gaitzespena lortuko du. - Espero denaren aurkako ekintza sortzea: hori gerta ez dadin, mezuak ondo definituta egon
behar du.
Baina, marketin biraleko kanpaina on bat egin nahi badut, zein elementuk osatu behar dute?-
Mezua: Marketin biralaren elementurik garrantzitsuena da. Edukia ez bada erakargarria
irakurtzen ari den pertsonarentzat, oharkabean igaroko da jasotzen dituen publizitate-mezu
ugarien artean.
- Elementu birala: Mezua zabalduko duen elementua da. Jakina, oso interesgarria izan behar
du, adibidez, produktu berritzaile bat, sari bat, zozketa bat, zerbitzu bat… – Mezua zabaltzeko
erabilitako bitartekoa: Mezua zabaltzeko tresnak hauek izan daitezke: posta elektronikoa, sare sozialak, foro mota desberdinak, txatak, iragarki-taulak…
Horain, marketin biralaren bi adibide azalduko ditut, guztia argi eta hobeto
ulertzeko. Lehenengo adibidean “Save Ralph” kanpaina azalduko dut:
Save Ralph, animalien testatzearen aurkako kanpaina gogorra, apirilaren 6an argitaratu zuen
Human Society International (HSI) elkarteak stop-motion animaziozko film labur hau, eta
dagoeneko 2,1 milioi bistaratze baino gehiago ditu Instagramen, animalietan kosmetikoak
probatzearen aurka kontzientziatzeko.